Neska-mutilen hazteko eta ikasteko premiak eta emozioak dira NClic eskolako irakasleen helburu nagusia. Eta erronka horri aurre egiteko, talde bat osatu behar da familiekin, Eskolako eguneroko bizitzan integratuz. Lan hori honela oinarritu nahi da:

ingles

Guraso izaten ikastea

Badaude hainbat laguntza-jarduera prestakuntzaren barruan, gurasoek beren haurren heziketarako tresna gehiago izan ditzaten.

NClic eskolako eskaintzen artean honako hauek nagusitzen dira:
◘ Guraso-eskola.
◘ Banakako Coaching-a.
◘ Hitzaldiak hiru hilean behin, gai eta hizlari interesgarriekin.

Informazio gehiago izateko deitu 945 00 31 40 telefono-zenbakira edo idatzi nclic@nclic.com helbidera.

ingles

Komunikazioa

Moodle. Sistema informatiko horren bitartez, familia bakoitzak sarrera-kode bat izango du ikaslearen eguneroko lanari buruzko informazioa ikusi ahal izateko, baita irakasleekin harremanetan jartzeko ere.

Agenda. Neska-mutil bakoitzak agenda pertsonalizatu bat dauka. Bertan eguna nolakoa izan den komunikatzen da egunero.

Bilerak eta zirkularrak. Gurasoei deitzen zaie, gutxienez hiru hilean behin, eta tutorearekin aztertzen dute ikaslearen bilakaera. Horretaz gain, behar diren bilerak ezar daitezke familiak nahi duenean.